We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Giza zarata

by Anari

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Giza zarata via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 7 days

      €18 EUR or more 

     

1.
Ilargi erraldoi bat, distiratsua, tristea, ageri da pixkanaka etxe ilaren atzean. Troiako zaldi bat da, geldiezina, narea. Mendebaldea bere kulparen kontra. Hondamendi naturalak eta norberarenak, kokaina eta prozak arrastoak erreketan aurri-zorian den mundu batek hondoa jotzen duen lehen seinaleak. Zaila da non eta nola hasi zen azaltzea, denok han geldirik, istripu anitz batean. Nor bere kotxean, nor bere istripu personalean. Kontainerrak eta kontinenteak sutan, inoiz eta inon itzaltzen ez den su bat. Ez daukaguna da min ematen diguna, eta horretan labur liteke dena. Euforia, kulpa eta melankoliaz drogatutako arrain sarda hipnotikoen koreografiak, aurri-zorian den mundu zaharrean, ordena disforiko berri batean. Nor bere gerran, nor bere istripu personalean: minbizi bat, hipoteka, bakardadea, edo denak batera. Eta inoiz goiz eder bat mundu krudel batean, hondamendi naturalak eta norberarenak. Mendebaldearen narrazio etena, hautsia. Ebidentzia faltsuak, egiak eta post-egia. Euforia, kulpa eta melankolia. Geldiezina, narea, Troiako zaldia.
2.
Goiz eta berandu batera den desordu horretan, hotz egiten du, bere hatsean bildua doa etxera bidean. Estazio hutsean sartzean sentitu duen epelak norbait gogorazi dio. Ez dago zain inor nasan, bezperako egunkari batean etxetik kanpo lasai negar egiteko argibideak irakurtzen hasteko astirik ez dio eman trena heltzean. Lehenengo bagoian sartzen da bertan dihoazen hiru nesken eran, beldurraren mapa trazatua, piztiek basoan egiten duten eran gizonen beldur. Utzi, mesedez, zure mezua seinalea entzun ondoren bere izen bera duen beste nonbaiten. Nagiz berrabiarazten da geldialdi bakoitzean trena. Azkenengoan nabari ugaritu den jendearen artean gazte bat. Kaxa plastifikatu hori bat bizkarrean duela eseri da, betazalei eutsi ezinik. Kaxa horiaren zentimetro karratuetan kabitzen den garaiaren ankerkeria hasi da kalkulatzen; baina iritsi da geltokira, eta argitzen ari duen arren, bertako guarda juratua baino grisago eta tristeago den zeru baten azpian egiten du auzorantz oinez, zezelka urruntzen da trena. Sakabanatuta atari aurrean zabor poltsetako hondarrak. Hiru basurde ihesi, ama eta bi kumeak. Bere bizitzaren sintesi bat han bistan denen aurrean: zerbeza latak, prediktor bat, kafe hondarrak, yogur poteak… Etxeko atea irekitzean bezperako bizitza zain. Ez daki bertan kabituko den orain.
3.
Tigrea 03:50
Leiho bat piztuta, argi bakar bat gau ilunean. Itzal bat barruan, hara-hona leiho atzean. Tigre zahar bat da, lauoinka, motel, egonezean. Andre batekin dago, eskutik jaten ematen ari zaio. Aspaldi bizi du ezkutatua zauri batean. Maite duen arren, hil egingo du gaur gauean. Alboan luze etzaten zaio, tigrearen ilajea sentitzen du azalean. Animalia hats sakona, bihotz astun nekatua, indar gabea. Lepoa inguratzen dio, estutzen du bularrean eta urritzen, ahitzen zaio desagertzeraino beso artean.
4.
Itsasoan mugak, patrullek zainduak, milaka kilometro perimetratuak. Bigilantzia kamerak, Schengen, poliziak, aintzinako basoetan labanak eta hesiak. Atzera eta atzora nahi duen munduan beldurraren narrazio konpartituak. Estutzen eta estutzen migrazio legediak, kontinente zaharra irla blindatu bat da ia. Hautsezinak baina hauskorrak, aldi berean, libre sentitzen gara bizitza auto-sitiatu batean. Demagun, hodeiertz mugarik gabe bat, zilar koloreko arrats batean itsasoaren ertzean. Gure intimitatearen bunkerrean. Intimitateen bunkerrean. Gure bunkerrean.
5.
Bunkerra I 03:53
Baina, ez gaude erabat salbu. Gereziondoak leihoz bestalde lehertzen, aroz aro. Egun, gorputz eta hitzen akumulazio nahasi batean. Sua errautsetan lo, zu baino zaharrago. Dena suntsituko duen zerbaiten aurreko barealdi faltsua. Desioaren zahartze programatua.
6.
Egun desordenatuetan haizeak nahasten dituen, landare inbaditzaileek are ilauntzen duten paisaia zaharretan barna kotxe beltz bat zara. Urrundik zatoz denboran. Horrela egin zenion uko egun hartan ere, azalpenik ia eman gabe, eta batez ere, eskatu gabe. Bai, zeu ere, akordatu zinen baleaz. Horrela egin zenion uko egun hartan ere. Azalpenik ia eman gabe, eskatu gabe. Sortzen duzun aztarna, karbonozkoa eta sentimentala. Arrastoan iraungo duten landare inbaditzaileek are Ilauntzen duten leku abandonatuen edertasun arraro hori zenuen.
7.
Bunkerra II 02:24
Gereziondoak lehertzen ziren, leihoz bestalde. Lore zuritan lehertzen ziren, berunezko zeru baten kontra. Aroz aro.
8.
Inmolazioa 03:01
Telebista aurrean, iluntzeko albistegia. Besteen minen antologia. Sakelekoan zarata eta mimo soziala, etenik gabe. Dena batera, leku eta une bakarra. Selfiak, amaierarik ez duen gerra, sumendiak, feminizidioa, etenik gabe. Munduari su emateko gogoa sartzen zaizu, balkoira atera eta zigarro bat pizten duzu, distantzia estetetiko bat, eta bertan geratu. Lisabören "Ezarian" jartzen duzu. Zerua garbi dago, eta izarrarteko zabor espazialaren atzean artizarrak oraindik hor dirauela ikustean lasaitzen zara. Aspaldi ulertu zenuen, bizirik ateratzeko aukera gutxi dago hemen. Jakinarazpenak desgaitu eta ohera sartzen zara, errendituta, hitzaren zentzurik txarrenean.
9.
Tren batek beste tren bat ezkutatu dezakeela dio emakume ahots batek. Bat bakarra balitz gaitzerdi, erantzuten diozu zuk inork entzun ez arren. Bide erdian edo erdibidean, denbora begi ertzetako zimurretan barna. Dekadentziaren sintoma ugariak, ugariak eta gainera, ageriak. Ez, ez zara Vesna Vulovic, baina zuk ere bildu dituzu galantak bizi honetan. Erori, jaiki eta aurrera segi, estropezuak ere pausoak ziren finean. Bigarren edo auskalogarren aukeran bizi zarela ondotxo dakizu. Biziraun duzu onean, biziraun duzu txarrean, biziraun desastrean. Ustekabeko bira dramatiko bat, eta hara orain zer bihurtu zaren: anomalia izu bat zoriontasunaren erradikalizazio fasean. Ez, ez zara Vesna Vulovic, baina zuk ere bildu dituzu galantak bizi honetan. Erori, jaiki eta aurrera segi, estropezuka ere egiten da bidea. Gauza bat esango dizut, pixka bat behartuz gero beti enkajatzen du puzzleak Geihenetan ahal dena Gutxiegitan nahi dena orain beti zeure alde… Ez, ez zara Vesna Vulovic, baina zuk ere bildu dituzu galantak bizi honetan. Erori, jaiki eta aurrera segi, estropezuka bada ere, honaino iritsi gara. Ez, ez zara Vesna Vulovic, baina zuk ere bildu dituzu galantak bizi honetan. Erori, jaiki eta aurrera segi, hemendik atzera, dena aurrera da.
10.
Giza Zarata 03:41
Entzun nezake neure bihotza taupaka. Entzun nezake beste denena. Entzun nezake denok han isilik ( ) egiten genuen giza zarata.

credits

released February 29, 2024

Cadiz-eko Puerto Santa María-ko PACO LOCO estudioan grabatua, urtarrileko hasieran.
Anari Alberdik eta Joaquín Pacual-ek elkarlanean arreglatu eta produzitua.
Paco Loco-k produkzioa eta grabazioa.
Nahasketak: Martxel Arkarazo, Garate Studioetan.
Mastering: Martxel Arkarazo eta Kaki Arkarazo, Garate Studioetan.

Musikariak:
Anari Alberdi: ahotsa eta gitarrak.
Joaquín Pascual: gitarrak, pianoa, teklatuak.
Xabier Olazabal, Drake : baxuak.
Mikel Txopeitia: bateria eta perkusioak.

Abesti guztiak Anari Alberdik konposatu eta idatziak.
Giza Zarata abestiaren testua Raymond Carver-en testu moldatua da.
Azala eta diseinua: Alots Arregi.

license

all rights reserved

tags

about

Anari

Azkoitia

contact / help

Contact Anari

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Anari, you may also like: